Fruitondoak kimatzeko ikastaroa

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 7a

Fruitondoak kimatzeko ikastaroa eginen da otsailaren 15ean, larunbat goizeko 9:00­etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara,  Xabier Akizu irakas­learekin. Izen ematea Arizkunenean egin behar da eta 16 euro ordaindu behar da matrikula. Gutienez 10 lagun eta gehienez 20 onartuko dira. Euria eginen balu egunez aldatuko da ikastaroa. Eguerdian denbora probesteko bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du eta ikasle bakoitzak kimatzeko aizturrak ere eraman beharko ditu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun