Haur eta gazte kantarien III. Topaketa

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 7a

Elizondoko Abesba­tza Ttikiak antolatuta, haur eta gazte kantarien hirugarren topaketa eginen da otsailaren 15ean, larunbat arra­tsaldeko 6:30etik aitzinera Iruritako elizan. Elizondoko abesbatza ttikiarekin batera, Baztango herrietako eskolek, San Francisco Javier ikastetxeak, Baztan Ikastolak eta Lekarozko BHI Institutuak hartuko dute parte, kantu kantari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun