Baztanen mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpaina otsailaren 27 artio

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 4a

Baztango euskalgintzak eta Udalak bultzatuta

Baztango euskalgintzak eta Baztango Udalak osasun zerbitzuak euskalduntzeko aldarria hasi zuten urtarrilaren akabailan. Aldarri horrek jarraipena izanen du otsaila akitu artio iraunen duen kanpainaren bitartez. Kanpaina hau babesten Kontseilua, Behatokia, EHE, Topagunea, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea eta UEMA izanen dituzte.

Baztango euskalgintzak eta Baztango Udalak osasun zerbitzuak euskalduntzeko aldarria hasi zuten urtarrilaren akabailan. Aldarri horrek jarraipena izanen du otsaila akitu artio iraunen duen kanpainaren bitartez. Kanpaina hau babesten Kontseilua, Behatokia, EHE, Topagunea, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea eta UEMA izanen dituzte.

Dinamika honen bidez, herritarren parte hartzea eta inplikazioa bilatu nahi da, administrazioan eraginez euskarazko osasun zerbitzuak lortzeko. Horretarako Baztango etxe guztietarat esku orriak banatu dira mediku eta pediatra eskualdunak eskatzeko zer egin behar den adieraziz, kartelak paratu dira Baztango herri guztietan eta bideo bat ere egin da baztandar batzuen testigantzekin. Ikusi bideoa

Kanpaina honetan parte hartzeko herritarrek osasun etxera hurbildu beharko dute eskaera betetzerat eta behin eskaera beteta, kopia orria (paper horia) Iruritako kontsultategian edo Baztango Udaletxean dagoen kutxan utzi beharko dute. Izan ere, Osasunbidea trabak paratzen hasi da, eta hori dela eta Elizondoko Osasun etxean zegoen kutxa Baztango Udaletxerat eraman behar izan da. Kutxa horretan paper horia sartu beharko da, bertzeak Osasun etxean utzi behar baitira.

 

Trabak Osasunbideatik

Elizondoko osasun-etxean kanpainaren berri ematen duen materiala eta eskaera-orriak biltzeko kutxa jartzeko debekua iritsi da Osasunbideatik. Antolatzaileek udaletxera pasa behar izan dute osasun etxean zegoen material guztia. Eskaera egin nahi duten herritarrek osasun-etxean jaso beharko dute eskaera-orria, behin eskaera bete eta osasun-etxeko harreran aurkeztuta, kopia orria Iruritako kontsultategian edo Elizondoko udaletxean egongo den kutxan utzi beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun