Eguraldi euritsuari aurpegi ona paratu diote Oronozko inauterietan

TTIPI-TTAPA 2014ko urt. 27a, 12:49
Oronozen ere giro politean joan dira inauteriak. Itxaso Arizmendi

Baserrietan, herrian eta Zozaian barna ibili dira gazteak puxka biltzen

Oronozko inauteriak ospatu dituzte ilbeltzaren 23tik 25era, ortzegunetik larunbatera. Etxez etxeko puxka biltzea ortzegunean hasi zituzten baserrietan, ortziralean herrian ibiliziren eta larunbatean Zozaian, eguraldi euritsuari aurpegi koloretsu eta alaia paratuz.

Urtarrilaren 23an, ortzegunean, herriko baserrietan barna ibili ziren gazteak puxka biltzen. Ortziralean herritik barrena etxez-etxe ibili ziren dira eta azkenik, larunbatean herriko azken etxeak eta Zozaia bixitatu zuten.

Bestari bukaera emateko, larunbat arratsean Pierresenea ostatuan afaria izan zuten denek elkarrekin, Franxixko akordionistak alaiturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun