Azken 12 urteotan bezala funtzionatu ahal izateko, Xauli adimen desgaitasunerako aisialdi klubak zenbait kanpaina martxan jarri ditu dirua eta arazoaren ikuspena lortzeko. Jendearen partaidetza zuzena ere eskatu da Xauliren bazkide/lagun figura sortuz. Laguntza hau eskertzeko, Tomás Sobrinok emandako margo bat zozketatu da Xauliren bazkideen artean. Zozketa urtarrilaren 5ean egin zen eta saritutako bazkidea 10 zenbakiduna izan zen, Idoia. Urtarrilaren 11n, Tomás Sobrino berak margoa eman zion saritua izan zen bazkideari.