Baztandarren Biltzarraren 50. urtebetetze besta otsailaren 1ean

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 23a

Otsaileko lehen asteburua kirol eta kultur ekitaldiz ongi hornitua dator. Otsailaren 1ean, larunbatarekin, futbito txapelketako finala jokatuko da kiroldegian eta Baztandarren Biltzarraren 50. urtebetetze besta eginen da Antxitonea trinketean.
 
Otsailaren 2an, igandean, antzerkiaren txanda izanen da Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, Baztago Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta. Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreek Ondoko tipoa antzezlana eskainiko dute.
 
Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperako kalejira antolatu du Baztandarren Biltzarrak Elizondon, 19:00etan hasita. Minbiziaren inguruko laguntza taldeak, berriz, bazkari osasuntsuak nola prestatu saio praktikoa eginen du otsailaren 5ean, San Fco Javier ikastetxeko sukaldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun