Joan den abenduaren 21ean Paxaka Txapelketako finala jokatu ondoren Laxoa Elkarteak 1.000 euroko zozketa egin zuen Iruritako Aranabia pilotalekuan. Sariduna Mikel Iparragirre elizondarra suertatu zen, bera baitzen 0548 zenbakiaren jabea. Boleto sariduna Joseba Urtasun iruritarrari erosi zion eta saria Laxoa Elkarteko lehendakariak, Tiburzio Arraztoak eman zion Mikel Iparragirreri Iruritako pilotalekuan.