Baztan ikastolara gan-etorria egiteko bide seguruagoa eta babestuagoa dute orai ikasle, guraso eta, orokorrean, oinezko guziek. 200 metro inguruko bidexka prestatu dute auzolanean Mendinueta karrikan. Orain arte errepide bazterretik egin behar zituzten harat-honatak, ibilgailuetatik hurbil. Auzolanaren ondotik, harrizko hesiaren bertze aldean lur jabeek utzitako lur zatian bi metro zabalerako bidea dute. Ikastolara ez ezik, Benito Menni klinikara, Merkatuzelai urbanizaziora eta Elizondoko bertze txokoetara gaten ahal da bide horretatik. Erran bezala, jabeek lur puxka utzi dute Elizondoko herriak, Baztango Udalaren eta Baztan Ikastola Guraso Elkartearen laguntzarekin bultzatutako egitasmorako. Udalak materiala jarri zuen eta guraso eta herritarrek, lana.