Oronozko inauteriak urtarrilaren 23tik 25era ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko urt. 22a, 08:30
Gazteek inauteri giroa hedatuko dute etxez etxe. Utzitako argazkia

Baserrietan, herrian eta Zozaian barna ibiliko dira gazteak puxka biltzen

Oronozko inauteriak urtarrilaren 23, 24 eta 25an ospatuko dira, ortzegunetik larunbatera. Etxez etxeko puxka biltzea ortzegunean hasiko da baserrietan, ortziralean herrian ibiliko dira eta larunbatean Zozaian.

Urtarrilaren 23an, ortzegunean, herriko baserrietatik barna ibiliko dira gazteak puxka biltzen. Urtarrilaren 24an, ortzirala, herritik barrena etxez-etxe ibiliko dira eta azkenik, hilaren 25ean, larunbatean herrian azken etxeak bixitatuko dituzte gazteek eta ondoren Zozaiara joanen dira.

Bestari bukaera emateko, larunbat arratsean Pierresenea ostatuan afaria izanen dute denek elkarrekin, Franxixko akordionistak alaiturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun