San Anton eguneko zozketako saridunak azaltzen ari dira Elizondon

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 21a

Baztanzopak ere arrakasta izan zuten. Juan Mari Ondikol

Aretxea Maria Teresa Olondriz elizondarrak eskuratu du eta zerria Xabier Arrastuak

Urtarrilaren 17an, ortziralean, San Anton eguna ospatu zuten Elizondon eta urtero bezala, Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearen aldeko zozketa egin zen plazan. Lehen saria, piriniar arrazako aretxea, 2.229 zenbakiari egokitu zaio. Elizondoko Idoia ileapaindegian saldu zen eta egun berean sariduna agertu ez bazen ere, gerora jakin da Maria Teresa Olondriz Berroeta elizondarrari suertatu zaiola.

Bigarren saria, zerria, plazan berean agertu zen gan den ortziralean. 8.133 zenbakia izan zen sariduna eta Pello Maia albienteak saldu zion Xabier Arrastua udal langileari.

Hirugarren saria, bi bildots, 2.951 zenbakiari egokitu zaio eta Xabier Iruretak saldu zuen plazan. Magraren zenbaki irabazlea, berriz, 2.470a da, Elizondoko Ziaurriz harategian saldua. Azken bi sari hauen jaberik ez da azaldu oraindik, baina bi asteko epea izanen dute Balleko Etxera edo Zarhar Etxera agertzeko.

Guzira, zozketarako 94 talonario saldu ziren oso-osorik, beraz, 9.400 euroko diru-sarrerak izanen ditu Zahar Etxeak. Zozketako bolak ateratzeaz Amaiurko bortz neska-mutiko arduratu ziren: Mikel Ariztia (10 urte), Ixiar Etxebere (7 urte), Antton Urrutia (7 urte), Aizpea Isuskiza (10 urte) eta Ugaitz Arribillaha (5 urte).

Ez da erran beharrik, zozketaz gain baztanzopak ere eskaini zirela plazara, 300 bat plater. 40 litro salda eta eta 30 litro ardo banatu ziren jendetzaren artean. Joxe Mari Zelaieta Zaldubi ezagunarekin batera, Mari Carmen Iribarren, Florentino Goñi eta Iñigo Iturralde zinegotziak aritu ziren jatekoa prestatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun