Binakako Eusko Label aizkolari txapelketako saioa jokatuko da igandean Almandozen

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 17a

Donato Larretxea eta Felix Etxeberria bikote dira txapelketa honetan. Artxiboko argazkia

Donato Larretxea eta Felix Etxeberria, Lopez Azpilikueta eta Ruben Saralegiren kontra ariko dira

Binakako Eusko Label aizkolari txapelketako urrezko mailako saioa jokatuko da urtarrilaren 19an, igande eguerdiko 12:00etatik aitzinera Almandozko pilotalekuan. Berako Donato Larretxea eta Zigako Felix Etxeberria, Lezaungo Juanjo Lopez Azpilikueta eta Leitzako Ruben Saralegiren kontra ariko dira.

Norgehiagoka honek A multzoko sailkapena erabakiko du, hirugarren eta azken jardunaldia izanen baita. Multzo honetako sailkapena estu-estu dago. Olasagasti eta Kañamares III dira oraingoz lehenbizikoak, bi jardunalditan hiru puntu lortuta, baina ez dute gehiago lortzeko aukerarik. Bi puntu dituzte Larretxea eta Etxeberriak, baina jardunaldi bat guttiago eta puntu bakarrarekin daude Lopez Azpilikueta eta Saralegi. Beraz, igandean azken hauek irabaziko balute, berdinketa izanen litzake hiru bikoteen artean eta denborak hartu beharko lirateke kontuan finalerdietara sailkatzen diren bi bikoak erabakitzeko. Larretxeak eta Etxeberriak irabaziko balute, berriz, finalerdietarako sailkatuko lirateke Olasagasti eta Kañamares gaztearelon batera.

Sei modalitatetan hamabina enbor moztu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun