Baztango inauteria Anizen abiatuko da urtarrilaren 18an

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 17a

Larunbat honetan Anizen eta hurrengoan Berroetan ibiliko dira bi herrietako gazteak. Utzitako argazkia

Aniz eta Berroeatako gazteek elkarrekin eginen dute eta hilaren 25ean Berroetan eginen dute itzulia

Larunbat honetan, urtarrilak 18, Anizko inauteriak ospatuko dira, Baztango lehenbizikoak. Anizko eta Berroetako gazteak goizean Mendiarte Kultur elkartean gosaria egiteko bilduko dira eta ondotik, etxez etxe ibiliko dira puxkak biltzen: arrautza, xixtorra, xingarra... bildutako puskekin afaria eginen dute.

Ondoko asteburuan, urtarrilaren 25ean gauza bera eginen dute, baina Berroetan. Anizko gazteak Berroetarat joanen dira eta denek elkarrekin gosaldu ondotik etxez etxe ibiliko dira berriz puxkak biltzen. Hilaren 25ean ez ezik, 24an ere, ortziralean Berroetako baserriak eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun