Eratsungo inauteriak urtarrilaren 17, 18 eta19an ospatuko dituzte, ostiraletik igandera. Ostiralean hasiko dira herriko afariarekin eta ondoren karaoke festa izango dute.
Larunbatean, bertsolariekin bazkaldu eta ondoren etxez etxe ibiliko dira diru eskean, etxe bakoitzean bertso batzuk abestuz. Gauen bertso afaria izango da Eratsunera joateko ohitura handia duen Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariekin. Banka herritik etorritako abeslariak ere edukiko dituzte afal orduan. Gaua bukatzeko Kristian akordeoilariaren eskutik dantzaldia izango dute.
Igandean, herri bazkaria eginez emango diote bukaera ihauteriei.