Elizondok irabazi du Baztan-Errekako XIV. Paxaka txapelketa. Abenduaren 21ean Iruritako Aranabian jokatutako final ikusgarrian 9-7 nagusitu zitzaion Irurita E-ri. Hirugarren posturako lehian Irurita Bk 9-7 irabazi zion Donezteberi.
Elizondoko talde txapeldunean Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Jon Sansiñena aritu ziren eta Irurita E taldean Xabi Barberena, Mattin Legarrea eta Joxe Mari Salaburu.
Final ikusgarria eskaini zuten, txapelketako partidarik onena, ordu eta erdi ingurukoa. Iruritarrek lortu zuten lehen jokoa eta hainbat berdinketaren ondotik, Elizondok lortu zuen txapela, herri horrek eskuratzen duen lehena. Txapelak eta sariak banatu ondoren, Laxoa Elkartearen mila euroren zozketa egin zen. Zenbaki sariduna: 0371 izan zen. Urtarrilaren 4a arteko epea zuen saria biltzeko. Zenbaki hori ez balitz agertu, 0548 zenbakia da sariduna.