Bi baztandar sarituak Baztan-Bidasoaldeko argazki lehiaketan

TTIPI-TTAPA 2014ko urt. 9a, 11:58
Utzitako argazkia

Baztan-Bidasoko lehen argazki lehiaketako sariak banatu zituen Bertizko Par­tzuergo Turistikoak. Denera, hamar argazkilarik 25 argazki aurkeztu zituzten. Lehen saria hutsean gelditzea erabaki zuen epaimahaiak, «bilatzen ziren helburuak bete ez zirelako». Bigarren saria (Bi pertsonentzako otordua Iruritako Olari jatetxean), Iruritako Pello Iriarteren argazkiari eman zioten eta hirugarren saria berriz, Pello San Millan-en argazkiari. Bi saridunak epaimahaiko Diana Iniesta, Mari Joxe Iparragirre eta Izaskun Goñirekin ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun