Gurasoen eta 0-6 urteko seme-alaben arteko atxikimenduari buruzko tailerrak antolatu dituzte udaleko Gizarte Zerbitzuek. Urtarrilaren 8, 15 eta 22an eginen dira, 10:00etatik 12:00etara Elizondoko Osasun Etxeko Emakumearen Zentruan. Nerea Mendizabal psikopedagoga eta gizarte hezitzaileak emanen ditu tailerrak. Lehen bi saioak teorikoak izanen dira eta hirugarrenean haurra ere eramaten ahal da, praktikoa izanen baita.