Metaziri sarera

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Metazirik gure ingu­rua aztertu, ulertu eta aldatzeko eginahalean jarraitzen du, «Baztanen pentsamendu sozial kritikoa zein eraldatzailea sortzeko auzolanean aitzinerat goazela kapitalismoaren kontra eta jendarte eredu berriaren alde».
 
Oraingoan sarera egin du salto eta, blog baten bidez (http://metaziriekoizpenak.blogspot.com) bere mate­rial eta ekoizpenak emanen ditu ezagutzera: testu zaharrak eta berriak, argitaratutako aldizkariak, Metazirik ekoiztutako liburuak….
 
Xabier Odrio­zola Ezeizaren Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz izeneko saiakera argitaratu dute eta, luze gabe ere, 17. Metaziria karrikaratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun