Baztango eragile sozial desberdinek elkarlanean Jaime Izquierdo Vallinarekin - idazlea eta lurralde garapenean aditua den asturiarrarekin, tokiko garapenari buruzko solasaldia antolatu dute Elizondon. Mintzaldia Baztango etorkizuna tokiko garapenetik eraikiz: herritarren artean adostutako proposamenak izenburupean eginen da, gazteleraz, urtarrilaren 18an, goizeko 11:00etan Arizkunenea kultur etxean. Jakoba Errekondok eginen du aurkezpena.
Solasaldiaren antolatzaileak dira: EHNE, Elizondoko Lanbide eskola, Erdiz Bizirik, Hiruak Bat Baztan-Bidasoko landetxeen elkartea, Baztandarren Biltzarra, Barraskiloak kontsumo kooperatiba, Jo ala Jo kultur elkartea eta Baztan-Bidasoko hazien sarea, Udalaren eta Cederna-Garalurren laguntzaz. Antolatzaileen aniztasunak tokiko garapenari buruz Baztanen dagoen kezka erakusteaz gain herriko eragileen arteko elkarrizketa eta lanketa hasi berria adierazten du, baita tokiko garapenari buruzko ikuspegi jakin bat ere.