Betiko sukaldaritzari buruzko liburua aurkeztu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Gourmet-Image

«Eguneroko sukaldaritzaren gozamena, erabilgarri eta erakargarria, euroei probetxu ateratzen lagunduko dizuna». Horrela aurkeztu dute Xabier Landa eta Carmen Garcia Romero iruritarrek argitaratu berri duten liburua, “Cocina original”. Aurkezpen ofiziala abenduaren 21ean egin zuten Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Pottoka musikariak ere bere emanalditxoa eskaini zuen. Egileek diotenez, liburu honetan «gure arrantzaleen, artzainen, monasterio zaharretako fraide-seroren eta etxeetako sukaldarien errezetak» bildu dituzte, baita «Baztango kultura eta lehengaiak: nola egokitu urritasun garaietara». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun