Liztor asiarrari aurre egiteko hitzarmena sinatu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Udalak eta Ehiztari eta Arrantzaleen Elkarteak

Liztor asiarrari Baztanen aurre egiteko jarraitu behar diren jarduketak arautzeko xedearekin elkarlan hitzarmena sinatu dute Balleko Etxeak eta Baztango Ehiztari eta Arrantzaleen Kirol Elkarteak. Ber­tzeak bertze herritarrei argibideak ematea, ke­xak kudeatzea eta liztor-habiak ezabatuko dira.
 
Baztango Udalak 6.935 euro ordainduko dizkio Ehiztari eta Arran­tzaleen Kirol Elkarteari eta honek hamar hilabetez, otsailetik urrira bitarte, hainbat tranpa paratuko ditu liztor asia­rrak harrapatzeko. O­tsail eta martxoan tranpa gehiago paratuko ditu, erreginak harrapa­tzeko aukera handiagoa baitago. Elkarteak, tranpen jarraipena egiteaz gain, kon­pon­du eta bilduko ditu, harrapa­tzen diren in­tsektuak aztertuko ditu eta, 15 egunean behin, sustan­tzia erakargarria berrituko du. Behin habiak topatuta, Ehiztari eta A­rrantzaleen Elkarteak habiak suntsituko ditu, ingurumenari kalterik eraginen ez dioten sistemak edota metodoak erabiliz.
 
Baztango Ehiztari eta Arrantzaleen Kirol Elkarteak harremanetarako puntu bat ezarriko du (dela posta elektroniko bat, dela telefono zenbaki bat, dela faxa), Baztango edozein he­rritar haiekin harremanetan jar dadin, liztor asiarrei buruzko argibidea eta laguntza behar izanez gero. Era berean, herritarrak kontzien­tziatze aldera, Ehiztari eta Arrantzaleen Kirol Elkarteak gutienez bi solasaldi eginen ditu he­rritar guztiendako irekiak, baita Baztango ikastetxeetan ere. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun