Foruzaingoak polizia-etxe berria ireki du Elizondon

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 14a

Dolores Redondo idazlea eta Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea, ekitaldian. Nafarroako Gobernua

Yolanda Barcina presidentearekin batera, Nafarroako Gobernuko eta eskualdeko zenbait udal ordezkari izan ziren, ez ordea Bildukoak

Elizondoko polizia-etxe berriaren irekiera-ekitaldi ofiziala egin zen urtarrilaren 13an, astelehen eguerdian, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea buru zela. Bertan, foruzainek eragin-eremua osatzen duten 27 udalerriei eta bertan bizi diren 26.000 herritarrei emango diete arreta.

Elizondoko polizia-etxe berriaren irekiera-ekitaldi ofiziala egin zen urtarrilaren 13an, astelehen eguerdian, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea buru zela. Bertan, foruzainek eragin-eremua osatzen duten 27 udalerriei eta bertan bizi diren 26.000 herritarrei emango diete arreta.

Baztango Udalak utzitako 4.582,87 metro karratuko partzela batean egin dute eraikina, Erabeta eta Menditurri karriken artean. Polizia-etxea Antonio Herce Lahoz arkitektoaren proiektuaren arabera eraiki da, eta 2007tik Elizondoko Santiago karrikako lokal batean Foruzaingoak zituen bulegoak ordeztuko ditu. Eraikin berriak 684,75 metro koadroko azalera eraikia du. Horrez gain, 598,27 metro koadroko aparkalekua eta helikopteroek lurreratzeko eta aireratzeko eremu bat ere baditu.

Obra I.C. Construcción S.A. (Iruña Construcciones) enpresari esleitu zitzaion, eta 1.130.270 euroko kostua izan du. Ekitaldia izan dira, baita ere, Javier Morrás Lehendakaritza Justizia eta Barne kontseilaria, Carmen Alba Gobernuaren Nafarroako ordezkaria, Roberto Jiménez eta Javier Caballero Barne kontseilari ohiak, polizia-etxearen eremuko udalerrietako ordezkariak, Segurtasun Indar eta Kidegoen (Guardia Zibila, Indar Armatuak, Polizia nazionala, Ertzaintza eta Frantziako jendarmeria) ordezkariak eta Foruzaingoko arduradun eta kideak., baita Dolores Redondo idazle ezaguna ere.

 

Bilduk ez du parte hartu

Bilduk, ordea, ekitaldian parte ez hartzea erabaki zuen. Bilduk prentsara bidalitako oharrean adierazi duenez, «2007ko otsailaren 28an Elizondoko komisaria inauguratu zen. Errepresore taldeak ekitaldian protesta baketsua egiteko asmoa zuen gazte koadrila kolpatu, identifikatu eta isundu zuen. Gazteen asmoa UPNren polizia politiko izaera salatzea bertzerik ez zen». Bilduren ustez, «lehenbiziko momentutik erakutsi zuten euren benetako jarrera zein izanen zen».

Komisariaren finantzaketaz ere aritu da Bildu prentsa oharrean. Lehenean Nafarroako Gobernuak 165.386 euro inbertitu zituela ohartarazi du eta honetan, «krisi garaian, lizitazio kostua 909.500 eurokoa izan da».

Tarte horretan Foru Poliziaren jarrerak «berdin» segitzen duela dio Bilduk eta adibideak ere eman ditu: «ezin ahaztu Elizondoko saihesbidearen inaugurazio ekitaldian izandako jarrera militarra sarrera guztiak itxiz herritarren presentzia saihesteko; edo osasun kontseilaria heldu zela eta, murrizketen aurkako protestan zonaldeko alkate eta zinegotzien kontrako bulkaldiak Donezteben; edo Elizondon Barcina lehendakaria zegoela eta, bat-batean sortutako protestaren aitzakian, komisariako burua izatea herritar batzuk salatu zituena isunduak izan zitezen».

Poliziak gaur egun dituen hainbat lan «beharrezkoak» direla onartu du Bilduk: «trafikoarekin zerikusia dutenak, kriminalitatearen aurkako lana... Baina delitu guztien gaineko ardura ezin da soilik polizien gainean utzi, eta inolaz ere ez polizia hau interesatua, anti-demokratikoa eta bertze gairai bati dagozkion moduak erabiltzen dituena baldin bada». Hala, «jendarte osoaren alde lan eginen duen polizia zibil, euskaldun eta demokratikoa» behar dela uste du Bilduk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun