Tomás Sobrinoren margolan bat zozketatu dute Xauliko bazkideen artean

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 14a

Xauliko bazkide eta laguntzaileak, Tomas Sobrino margolariarekin eta honek emandako margolanarekin. Utzitako argazkia

Aurten ere ekimen berdintsuarekin segituko dute

Azkeneko 12 urte hauetan bezala funtzionatu ahal izateko, Xauli adimen desgaitasunerako aisialdi klubak zenbait kanpaina martxan jarri ditu dirua eta arazoaren ikuspena lortzeko, beraien artean, jendearen partaidetza zuzena eskatu da Xauliren bazkide/lagun figura sortuz. Laguntza hau eskertzeko, honetarako preziski emandako Tomás Sobrinoren margo bat zozketatu da Xauliren bazkideen artean.

Zozketa urtarrilaren 5ean egin zen eta saritutako bazkidea 10 zenbakiduna izan zen, Idoia. Larunbat honetan, urtarrilaren 11n, Tomás Sobrino berak margoa eman zion saritua izan zen bazkideari. Aurten ere, Xaulitik bazkideak, eskertzen segituko dute ekimen berdintsu batekin, beraz, jende gehiago bazkide egitera animatu dute.

Xauli adimen desgaitasunerako aisialdiko klubak bere jarraipena arriskuan ikusten du, zeren administrazio publikoetatik etortzen zen dirua murriztu baita. Urteko 12.000 euro inguruko aurrekontua jardueren garapenerako erabiltzen da guztiz, zeren pertsona arduradunak boluntario bezala lan egiten dute, inongo diru saririk jaso gabe bere lanagatik.

Informazio zehatz eta zabalago baterako, urbildu zaitezke www.xauli.org webera edo Xauli.info@gmail.com postara edo honako telefonoetan 948 58 14 58, 606 160 455

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun