Pikor Teatro taldeak antzeslana eskainiko du urtarrilaren 12an Iruritan

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 10a

Zahar egoitza batetik ihes egiten duten adineko bi emakumeen harat-honatak agertzen ditu antzeslanak. Artxiboko argazkia

“Atsoak dantzan” antzeslana taularatuko du igande arratsaldeko 7etan Gizarte Bilgunean

Pikor Teatro antzerki taldeak “Atsoak dantzan” antzeslana taularatuko du urtarrilaren 12an, igande arratsaldeko 7etatik aitzinera Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak eta Berdintasun Batzordeak antolatu dute emanaldia.

Zahar egoitza batetik ihes egiten duten adineko bi emakumeen harat-honatekin irri egiteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun