Minbiziari buruzko laguntza taldearen hitzaldi eta tailer zikloa urtarrilaren 8an abiatuko da

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 7a

Euskal Eskola Makrobiotikoko Egoitz Garrok emanen du asteazken arratsaldeko 5etan Arizkunenean

Minbiziari buruzko laguntza taldea sortu da Baztanen eta martxora bitarte hainbat hitzaldi eta tailer teoriko-praktiko antolatuko ditu. Lehenbizikoa Saray Bularreko minbiziaren Nafarroako taldeak eman zuen abenduaren 19an eta urte berriarekin bertze hainbat izanen dira, lehenbizikoa urtarrilaren 8an, asteazken arratsaldeko 5etan Arizkunenean.

Saioetan parte-hartzea irekia da, interesa duen edonorentzat zuzendurik izanen baitira (gaixoak, familiarrak, gaiekin interesatuak…). Izan ere, elkartu eta esperientziak konpartitzea da helburua, «elkartzeak, bat egiteak, konpartitzeak… onura aunitz dituelako».

Urtarril eta otsaileko hitzaldi eta tailerrak Euskal Eskola Makrobiotikoko Egoitz Garrok emanen ditu. Urtarrilaren 8an, “Osasuna eta gaixotasuna” izanen du hizpide; 15ean “Elikaduraren garrantzia gure osasuna zaintzeko eta 21ean “Gure osasuna eta psikismoa”. Urtarrilaren 29an, otsailaren 5ean eta otsailaren 12an, gosari, bazkari eta janari osasuntsuak nola prestatu ikasteko saio praktikoak eginen ditu. Hitzaldi eta saio guziak 17:00etan hasiko dira Arizkunenean.

Martxoan, Nahia psikoterapia zentroak hartuko du hitzaldien ardura. Martxoaren 11n “Zaintzailea zaintzearen garrantzia” solasaldia eskainiko du. Martxoaren 18an “Familia harremanak diagnostikoaren aitzinean” eta martxoaren 25ean “Dolu-galera (heriotza, itxura fisikoa, egunerokotasuna…). Hitzaldi hauek 17:30ean hasiko dira Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun