0-6 urteko seme-alabekin atxikimenduari buruzko tailerrak antolatu dituzte Baztanen

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 7a

Urtarrilaren 8, 15 eta 22an eginen dira Elizondoko Osasun Etxean

Gurasoen eta 0-6 urteko seme-alaben arteko atxikimenduari buruzko tailerrak antolatu dituzte Baztango udaleko Gizarte Zerbitzuek. Urtarrilaren 8, 15 eta 22an eginen dira, 10:00etatik 12:00etara Elizondoko Osasun Etxeko Emakumearen Zentruan. Nerea Mendizabal psikopedagoga eta gizarte hezitzaileak emanen ditu tailerrak. Lehen bi saioak teorikoak izanen dira eta hirugarrenean haurra ere eramaten ahal da, praktikoa izanen baita.

Jakina da haurrak atxikimendua segurtasunetik eta konfidantzatik eraikitzeak duen garrantzia. Atikimendu hau segurua eta sendoa izateko haurraren beharrak (fisiko eta emozionalak) ezagutzetik abiatuko dira, hauek zainduz eta asetuz segurtasun afektibikoa eskaintzen baitzaio haurrari.

Informazio gehiago Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuetan, 948 580006 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun