Dantzan aritzeko aukera emanen du Xaulik urtarrilaren 4an

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 3a

Larunbat arratsaldeko 5:30ean hasiko da dantzaldia Elizondoko Koralaren plazan

Dantzen bidez Xauli elkartea laguntzeko aukera paregabea izanen da urtarrilaren 4an, larunbat arratsaldeko 5:30etik aitzinera Elizondoko udaletxe ondoko Koralaren plazan.

Dantzen bidez Xauli elkartea laguntzeko aukera paregabea izanen da urtarrilaren 4an, larunbat arratsaldeko 5:30etik aitzinera Elizondoko udaletxe ondoko Koralaren plazan.

Xauli elkarteak berak, Elizondoko gaiteroek eta Baztango dantzariek antolatu dute dantzaldia eta muxikoak, jotak, larrain dantza, gaita eta bertzelako dantza herrikoietan aritzeko aukera izanen da, beti ere Xauli laguntzeko helburuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun