Elizondoko Giltxaurdi kiroldegiko mantentze eta garbiketa lanetarako lan poltsak sortzeko deialdia zabaldu dute

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 27a

Elizondoko Giltxaurdi kiroldegia. Artxiboko argazkia

Urtarrilaren 3an akituko da izen emateko epea

Elizondoko Giltxaurdi kiroldegiko mantentze-lanetako eta garbiketa-lanetako langileen lan poltsak sortzeko deialdia zabalik dago 2013ko abenduaren 23tik 2014ko urtarrilaren 3ra. Deialdien oinarriak Baztango Udalaren webgunean.

Mantentze-lanetako langileen lanaldia jardunaldi osoaren %20koa izanen da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da. Garbiketa-lanetako langileena ere zerbitzuaren beharretara egokituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun