Minbiziari buruzko laguntza taldea sortu da Baztanen

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 19a

Abenduaren 19an solasaldia eskainiko dute Saray elkarteko kideek Arizkunenean

Minbiziari buruzko laguntza taldea sortu da Baztanen eta abendurik 2014ko martxora hainbat hitzaldi eta tailer teoriko-praktiko antolatuko ditu. Lehenbizikoa abenduaren 19an, ortzegun arratsaldeko 6etan eginen da Elizondoko Arizkunenean. Bularreko minbiziaren inguruko jakinminak asetzeko eta elkartrukatzeko asmoarekin, Saray Bularreko minbiziaren Nafarroako taldeko Nerea Alonso psikologa eta Nieves Biurrarena bolondresa etorriko dira.

Baztango Gizarte Zerbitzuetatik jakinarazi dutenez, «gai bat aukeratu behar eta, zoritxarrez jendartean gero eta ohikoagoa den eta gugandik hurbil dugun gaixotasuna izaki minbizia, gaiarekin hastea erabaki dugu». Saioetan parte-hartzea irekia izanen da, interesa duen edonorentzat zuzendurik izanen baitira (gaixoak, familiarrak, gaiekin interesatuak…). Izan ere, elkartu eta esperientziak konpartitzea da helburua, “elkartzeak, bat egiteak, konpartitzeak… onura aunitz dituelako”.

Heldu den urtean segida izanen dute solasaldi eta tailerrek. Horietako aunitz Euskal Eskola Makrobiotikoko Egoitz Garrok emanen ditu. Honela, urtarrilaren   8an, “Osasuna eta gaixotasuna” izanen du hizpide; urtarrilaren 15ean “Elikaduraren garrantzia gure osasuna zaintzeko; urtarrilaren 21ean “Gure osasuna eta psikismoa”; urtarrilaren 29an, otsailaren 5ean eta otsailaren 12an, gosari, bazkari eta janari osasuntsuak nola prestatu ikasteko saio praktikoak eginen ditu. Hitzaldi eta saio guziak 17:00etan hasiko dira Arizkunenean. Martxoan, Nahia psikoterapia zentroak hartuko du hitzaldien ardura. Martxoaren 11n “Zaintzailea zaintzearen garrantzia” solasaldia eskainiko du. Martxoaren 18an “Familia harremanak diagnostikoaren aitzinean” eta martxoaren 25ean “dolu-galera (heriotza, itxura fisikoa, egunerokotasuna…). Hitzaldi hauek 17:30ean hasiko dira Arizkunenean.

Informazio gehiago Baztango udaleko Gizarte Zerbitzuetan, 948 580006 telefonoan edo servsoc@baztangoudala.eu helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun