Baztango Enplegu Babestuaren lana ezagutzera ematen duen erakusketa zabalduko da Elizondon abenduaren 19tik 31ra

TTIPI-TTAPA 2013ko abe. 19a, 11:17

Gan den urtean markesina egin zuten Arizkungo Bergara auzoan Enplegu Babestuko langileek. Artxiboko argazkia

Bertze herrietan ere hedatuko da datorren urtean

Baztango Udalak Enplegu Babestuaren berri emateko argazki erakusketa antolatu du. “Urteetan gure zenbait herritako karriketan langile hauek lanean ikusi ditugu, eta egin dituzten lanak ezagutzerat eman nahi dazkizuegu” aipatu dute aurkezpenean. Hasiera batean erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kulturetxean ikusgarri egonen da abenduaren 19tik 31era. Ondoren, herriz herri izanen da ikusgai.

Baztango Udalak Enplegu Babestuaren berri emateko argazki erakusketa antolatu du. «Urteetan gure zenbait herritako karriketan langile hauek lanean ikusi ditugu, eta egin dituzten lanak ezagutzerat eman nahi dazkizuegu» aipatu dute aurkezpenean. Hasiera batean erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kulturetxean ikusgarri egonen da abenduaren 19tik 31era. Ondoren, herriz herri izanen da ikusgai.

Nafarroako Gobernuko murrizketen eraginaren islada da Enplegu Babestuaren programa ere. 2011. urtean 74.829,88 euroko dirulaguntza izan zuen eta 7 langile aritu ziren 11 hilabeteko proiektuan, Baztango bidexkak berreskuratzen, seinalizatze eta mantentze lanetan eta jendarte trebetasunak lantzen. 2012an 48.456,83 eurora murriztu zen dirulaguntza. 9 langile aritu ziren zortzi hilabeteko proiektu batean, markesina bat eraiki zuten eta trebetasun emozionalak, egonkortasun emozionala eta ardura pertsonala eta enplegu bilaketarako teknikak landu zituzten. 2013an, azkenik, 33.652,97 euroko laguntza izan zuten eta 11 langile aritu dira hamar hilabeteko proiektuan. Motozerraren erabilera, joskintza eta enplegu bilaketarako teknikak landu zituzten.

Aipatzekoa da azken bi urteetan begirale bat kontratua izan dela Enplegu Babestuko koordinazio eta kudeaketa lanak aitzinera eramateko.  

 

Erakusketa herriz herri

Elizondoko erakusketaren ondotik, 2014an herriz herri ibiliko da erakusketa. Arizkunen urtarrilaren 2tik 15era egonen da ikusgai; Amaiurko Otsondo barride elkartean urtarrilaren 16tik 29ra; Berroetako Batzartokian urtarrilaren 30etik otsailaren 12ra; Anizko elkartean otsailaren 13tik 26ra; Iruritako Damaso Zabalza Bilgunean otsailaren 27tik martxoaren 12ra; Erratzun martxoaren 13tik 26ra; Gartzainen martxoaren 27tik apirilaren 9ra; Arraiozko batzartokian apirilaren 10eetik 23ra; Azpilkuetan apirilaren 24tik maiatzaren 7ra; Oronozko batzartokian maiatzaren 8tik 21era; Lekarozko Herriko Etxean maiatzaren 22tik ekainaren 4ra, Elbeten ekainaren 5etik 18ra eta Zigan ekainaren 19tik uztailaren 2ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun