Elkartasun jaiotza erakusketa eginen da Eguberrietan Iruritako Serorategian

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 18a

Jaiotzak asteburuetan izanen dira ikusgai Serorategian. Utzitako argazkia

Ukrainako umezurtzak ekartzen dituen Eguesibarko Bigarren Familia taldearen alde

Abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra jaiotzen erakusketa eginen da Iruritako Salbatore elizako serorategian, Eguesibarko Bigarren familia Gobernuz Kanpoko Erakundearen alde. Ortziral, larunbat eta igandetan, 17:30etik 19:00etara irekiko da serorategia (urtarrilaren 5ean izan ezik). Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 6an, meza ondotik ere irekiko da.

Ordutegi horietatik kanpo, Olari jatetxeko 948 452254 telefonora deitu eta Rubeneki zehazten al da hitzordua.

Bigarren familia

Eguesibarko Bigarren Familia Gobernuz Kanpoko Erakundea da eta Ukrainiako umezurtztegietatik, Chernobylko istripu nuklearraren ondorioz erradioaktibitateak jotako eremuetatik, umezurtzak ekartzen dituzte gurera udako eta Eguberrietako oporraldietan, ahal den neurrian beraien bizi baldintzak hobetzeko asmoarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun