Jesus Jaimerena apezak Iruritako herrian bizi zenean bertako dantzak, kirolak, abesbatza eta kultur ekitaldi ezberdinak bultzatu eta antolatu zituen. Pilotazalea, musikazalea eta euskaltzalea izateaz gain, argazkizalea zen eta beren diapositibek 1950. eta 1960. hamarkadetako Iruritako herria eta herritarrak aurkezten dituzte: herriko bestak, ohiturak, dantzak, pertsonai bitxiak eta iruritarren eguneroko bizia.
Urtasun familiari eta Luis Ripak diapositiben eskaneatze lanari esker, Dorrea elkarteak argazki erakusketa antolatu du Iruritako Jauregian, abenduaren 20tik 22ra. Erakusketa arratsaldeko 17:00etik 19:00ra irekita egongo da.
Euskararen galera eta berreskurapenaz hitzaldia ortziralean
Erakusketarekin batera, abenduaren 20an, ortziral arratsaldeko 7etan, Paula Kasaresek, Baztango udalaren euskal tekinkariak, “Euskararen galera eta berreskurapena Iruritako familietan (1970-2010)” hitzaldia emanen du Jauregian. Hitzaldi hau Baztango euskara batzordeak antolatua da, euskararen nazioarteko eguna ospatzeko ekitaldien barrenean.