Xauli, Baztan eta inguruko eremuan lana egiten duen adimen desgaitasunerako aisialdiko klub bat da. Bertan, klubeko erabiltzaileekin sukaldaritza talilerra, eskulanak edo kultur irteera bezalako jarduera ezberdinak egiten dira. Jarduera hauen artean, margolaritza tailerrak egiten dituzte, Tomás Sobrino margolaria irakasle dutela. Tailer hauetan egindako lanen erakusketaren inaugurazioa eginen da abenduaren 21ean, larunbatean 17:30ean eta hurrengo urteko urtarrilaren 5eraino ikusgai izanen da Arizkunenea Elizondoko kultur etxeko lehenengo solairuan, 17:30tik 20:00ra.
Informazio zehatz eta zabalago baterako, hurbildu zaitezke www.xauli.org webgunera edo Xauli.info@gmail.com postara edo honako telefonoetan 948 58 14 58, 606 160 455