Baztan Ikastolak bi lan poltsa osatzeko deialdia egin die irakasleei. Zehazki, gorputz heziketa espezialitatea duten irakasleak eta Pedagogia Terapeutikako espezialitatea eta Psikopedagogiaedo edo Pedagogia edo Psikologia duten irakasleak eskatzen ditu. Eskaera orria, meritoak eta Unitate Didaktikoak aurkezteko epea abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra ireki da.
Gorputz Heziketa espezialitatea duten irakasleak, Lehen Hezkuntzako Graduondoa Gorputz Heziketa aipamenarekin, Baztan Ikastolan 3. zikloko tutore eta Gorputz Heziketako irakaslea lan postua betetzeko izanen dira.
Pedagogia Terapeutikako espezialitatea eta Psikopedagogia, Pedagogia edo Psikologia duten irakasleak, Ikastolan PT eta Orientatzailearen lan postua betetzeko.
Baztango Udaletxeko Bulegoan, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara aurkezten ahal dira. Deialdiaren oinarriak, berriz, www.baztangoudala.eu webgunean eta INEMeko eta www.navarra.es web orrialdetan topa daitezke.