Janari Bankurako elikagai bilketa egiten hasi dira aste honetan Baztanen

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 16a

Zerbitzu horren beharra duten 49 familia eta 145 pertsona daude gaur egun Baztan, Zugarramurdi eta Urdazubin

Iaz hasitako kanpainarekin segituz aurten ere janari bilketa kanpaina eginen dute abenduaren 16tik 20ra, astelehenetik ortziralera, goizeko 9:30etik 14:00ak arte Baztango Udaleko beheko solairuan dauden gizarte zerbitzuko bulegoetan edo/eta eskolak dituzten herrietan.

Joan den urtearekin konparatuz, beharrak mantendu ez ezik handitu ere egin direla aipatu dute Baztanetik, 2012ko abenduan 37 familia eta 121 pertsona hartzaile baitzituzten eta orai, 2013ko abenduan, 49 familia eta 145 pertsona dituzte zerbitzu honetan parte-hartzen dutenak, Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko herrietan barna.

Joan den urteko abenduko bilketa datu aipagarrienak azpimarratuz, 412 kilo pasta, 263 kilo arroz, 214 kilo lenteja, 116 litro olio edo 213 litro esne bildu ziren, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun