Dolores Redondo idazle donostiarrak Baztango trilogiarekin baitan bigarren liburua, Hezurren ondarea, aurkeztu zuen azaroaren 30ean Elizondoko Arizkunenean. Jendetza bildu zen Kultur Etxeko ganbaran eta ohorezko aurreskua ere dantzatu zioten hunkiturik agertu zen idazleari. Aipatzekoa da katalunierako edizioko irakurleek Baztango mapa turistikoa ere topatuko dutela liburuan, Baztango Udalaren eta Columna Edicios-Grup 62ren arteko lankidetzari esker.