Auzo-konposta egiteko haranean dauden hiru guneetako batean, konposta ateratzeko eguna antolatu zuen lehen aldiz Udalak. Jardunaldi hori Elizondoko Baztan Berriko aldean egin zen azaroaren 25ean.
Auzo-konposta egiteko gune hori aurtengo martxoaren bukaeran paratu zen martxan eta 8 hilabete pasa ondoren bertatik konpost ondua ateratzea lortu da. Ateratako konpostaren zati bat bertaratutako partehartzaileen artean banatu zen eta gainerakoa, zakutan sarturik, hantxe berean utzi zen nahi zuenari hartzeko aukera emanez. Udalak hondakin organikoak konpostatzera animatzen ari diren herritarrei eskerrak eman nahi dizkie. Izan ere, horien lanari esker hondakinen kudeaketan aitzinapausuak ematen ari direla nabarmentzekoa da.