Urtea agurtzeko hainbat kultur ekitaldi

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Baztango Udalak antolatuta hainbat ekitaldi eginen dira egunotan. Hilaren 13 eta 14an, Maskaren Jokoa taile­rra eginen dute Elizondoko Arizkunenean, Teatro que madura taldearen eskutik, ortziralean 18:30etik 21:30era eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Ai­tzinetik izena eman behar da.
 
Baztango Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 14an Erra­tzuko elizan, 17:00etan.  Hilaren 20an, berriz, Euskararen galera eta berreskurapena Iruritako familietan (1970-2010) solasaldia eskainiko du Paula Kasaresek 19:00etan Iruritako Jauregian. Hilaren 22an, Tartean Teatro&Ez dok hiru Bikoteatroak Lingua Nabajorum antzezlana eskainiko du 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean. Hilaren 26an, Eñaut Gorbea ipuin kontalaria ariko da 3-9 urte arteko haurrentzat 17:00e­tan Elizondoko Kasinoan. Hilaren 29an, azkenik, hitzordu bikoi­tza izanen da. 12:45ean ahots kontzertua es­kaini­ko du Iruñeko ahots lodien abesbatzak Elizondoko elizan eta ber­tsoa eta literatura uztartuko dute Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Itxa­ro Borda eta  Pello Ramirezek Kafkaren aulkia ikuskizunean, 19:00etan Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun