D ereduko profesionalen gaineko ikerketa indiskriminatua salatu du

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Horrelako kanpaina egitea iraingarria iruditzen zaio

Lekarozko Institutuak, Lanbide Heziketa zentroak, Baztango He­rrietako eskolek, San Frantzisko Xabier eskola publikoak, Baztan Ikastolak, Haur Eskolak eta Guraso Elkarteek osatzen duten Baztango Hezkuntza Batzordeak, prentsan agertu den D ereduko 1.600 profesionalen gaineko ikerketa indiskriminatua salatu du.
 
Nafarroako Gobernuko lehendakariak eta Hezkuntza kontseilariak D ereduaren kontra hartu duten jarrera mespretxagarria irudi­tzen zaie, «adierazpen, elkartze eta irakaste askatasunarekiko ikaragarrizko errespetu falta».
 
Ideologiarengatik norberaren intimitatea eta integritate profesionala zalantzan paratzea onartezina iruditzen zaio Baztango Hezkuntza Batzordeari, “noiz eta aurrematrikulazioa baino bi hilabete lehenago!”. D ereduaren kontrako horrelako kanpaina egitea iraingarria iruditzen daio.
 
Nafarroako Gobernua egiten ari den mu­rriz­keten gainetik Baztango irakasleek kalitatezko hezkuntza bermatzeko ahalegin handia egiten dutela azpimarratu du Hezkuntza Batzodeak eta honekin batera, ikertutako irakasleei elkartasuna adierazi eta D ereduaren alde jarraituko dutela adierazi nahi dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun