Euskararen Eguneko kalejira jendetsua egin zen Elizondon

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Juan Mari ONDIKOL

Abenduaren 3ko Euskararen Egunean alimaleko kalejira egin zuten Elizondon. Hiru lekuetatik abiatuta herriko plazan bat egin zuten. Iturengo joaldunen, erraldoien konpartsako lau erraldoiren, txistularien, atabalarien eta bertze musikarien laguntza izan zuten. Aitzinera begira, Iruritan, abenduaren 20an Euska­raren galera eta berreskurapena Iruritako familietan solasaldia eskainiko du Paula Kasaresek eta abenduaren 22an Lingua Nabajorum antzezlana ikusgai izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun