Urtea agurtzeko hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte Baztanen

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 12a

Kafkaren aulkia ikuskizunarekin akituko dira abenduko kultur ekitaldiak. Artxiboko argazkia

Hilaren 13 eta 14an Maskaren Jokoa tailerra eginen da Arizkunenean, Teatro que madura taldearen eskutik

Baztango Udalak antolatuta hainbat ekitaldi eginen dira egunotan. Hilaren 13 eta 14an, Maskaren Jokoa tailerra eginen dute Elizondoko Arizkunenean, Teatro que madura taldearen eskutik, ortziralean 18:30etik 21:30era eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Aitzinetik izena eman behar da.

Baztango Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 14an Erratzuko elizan, larunbata arratsaldeko 5etan.

Hilaren 20an, berriz, Euskararen galera eta berreskurapena Iruritako familietan (1970-2010) solasaldia eskainiko du Paula Kasaresek 19:00etan Iruritako Jauregian.

Hilaren 22an, Tartean Teatro&Ez dok hiru Bikoteatroak Lingua Nabajorum antzezlana eskainiko du 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean.

Hilaren 26an, Eñaut Gorbea ipuin kontalaria ariko da 3-9 urte arteko haurrentzat 17:00etan Elizondoko Kasinoan.

Hilaren 29an, azkenik, hitzordu bikoitza izanen da. 12:45ean ahots kontzertua eskainiko du Iruñeko ahots lodien abesbatzak Elizondoko elizan eta bertsoa eta literatura uztartuko dute Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Itxaro Borda eta Pello Ramirezek Kafkaren aulkia ikuskizunean, 19:00etan Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun