Lekarozko Institutuak, Lanbide Heziketa zentroak, Baztango Herrietako eskolek, San Frantzisko Xabier eskola publikoak, Baztan Ikastolak, Haur Eskolak eta Guraso Elkarteek osatzen duten Baztango Hezkuntza Batzordeak, prentsan agertu diren D ereduko 1.600 profesionalen gaineko ikerketa indiskriminatua salatu du.
Nafarroako Gobernuko lehendakariak eta Hezkuntza kontseilariak D ereduaren kontra hartu duten jarrera mespretxagarria iruditzen zaie, «adierazpen, elkartze eta irakaste askatasunarekiko ikaragarrizko errespetu falta».
Ideologiarengatik norberaren intimitatea eta integritate profesionala zalantzan paratzea onartezina iruditzen zaio Baztango Hezkuntza Batzordeari, “noiz eta aurrematrikulazioa baino bi hilabete lehenago!”. D ereduaren kontrako horrelako kanpaina egitea iraingarria iruditzen daio.
Nafarroako Gobernua egiten ari den murrizketen gainetik Baztango irakasleek kalitatezko hezkuntza bermatzeko ahalegin handia egiten dutela azpimarratu du Hezkuntza Batzodeak eta honekin batera, ikertutako irakasleei elkartasuna adierazi eta D ereduaren alde jarraituko dutela adierazi nahi dute.