Xaulik zozketatutako margolana Iruñeko Adriana Cortésentzat

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 28a

Utzitako argazkia

Aitzineko alean aipatu bezala, azken hamabi urte hauetan bezala funtzionatu ahal izateko, zenbait kanpaina martxan jarri ditu Xaulik dirua eta arazoaren ikuspena lortzeko. Hauen artean Ana Mari Marin margolari ezagunak eskuzabalki emandako akuarela baten zozketa egin zen Elizondoko feria egunean eta 922a izan zen saritutako zenbakia. Azaroaren 7an, Ana Mari Marin berak margoa eman zion saritua izan zen txartelaren jabeari, Iruñeko Adriana Cortés-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun