Baztango Udalak aurrekontuko kontu-sail bat bideratu du Nazioarteko Lankidetzarako proiektu, programa eta planendako diru-laguntzak emateko, garapen bidean diren herrialdeetako komunitateen ahalmen sozio-ekonomikoak garatzen laguntzeko eta haien oinarrizko beharrizanak asetzen eta tokiko giza baliabideak bultzatzen saiatzeko. Proiektu hauek aurrera eramateko dirulaguntzak eskatzeko deialdia zabalik egongo da azaroaren 14etik aitzinera.
Bertzetik, Baztanen esku hartu eta gizarteratzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko talde, entitate, kolektibo eta elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia ere zabalik egongo da azaroaren 14tik aitzinera.
Diru-laguntzen helburua da prebentzioaren, laguntzaren, aisia eta denbora librearen eta gizarteratzearen arloko lana eginez herritarren ongizatea bultzatuko duten programak sustatzea; hots, espresuki kolektibo ahulei, behar bereziak dituztenei edo gizarteratzeko zailtasunak dituztenei zuzentzea.
Informazio guztia www.baztangoudala.eu webgunean dago eskuragarri. Edonola ere, edozein zalantza izanez gero udaleko Gizarte Zerbitzuarekin jartzen ahal da harremanetan (landresena@baztangoudala.eu edo 948580006).