Berdintasunaren aldeko prestakuntza saioak hasi dira Arizkunenean

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 28a

Berdintasunaren alde egiteko herritarrendako prestakuntza saio irekiak egiten hasiak dira Elizondoko Arizkunenean, Baztango Udalaren Berdintasun Zerbitzuak antolatuta. Azaroaren 27an, 13:00etatik 15:00etara egitekoa zen lehenbizikoa eta ber­tze hiru saio eginen dira: abenduaren 11n, 13:00etatik 15:00etara edo 18:00etatik 20:30era, abenduaren 16an ordutegi berean eta abenduaren 18an, 13:00etatik 15:00etara. Saioak doakoak dira eta akabailan diplomak emanen dituzte.

Berdintasunaren inguruko formakuntza beha­rrezkoa da ulertzeko zer den berdintasun plana, nola sartzen ahal diren berdintasun irizpideak udalak ematen dituen dirulaguntzetan edo zer tresna dauden berdintasun ikuspegia bermatzeko arlo ezberdinetan, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun