Baztango Udalak auzo-konposta egiteko haranean dauden hiru guneetako batean, konposta ateratzeko eguna antolatu du lehen aldiz. Jardunaldi hori Elizondoko Baztan Berriko aldean egin zen joan den astelehenean, azaroaren 25ean.
Auzo-konposta egiteko gune hori aurtengo martxoaren bukaeran paratu zen martxan eta 8 hilabete pasa ondoren bertatik konpost ondua ateratzea lortu da. Ateratako konpostaren zati bat bertaratutako partehartzaileen artean banatu zen eta gainerakoa, zakutan sarturik, hantxe berean utzi zen nahi zuenari hartzeko aukera emanez.
Baztango Udalak hondakin organikoak konpostatzera animatu diren eta animatzen ari diren herritarrei eskerrak eman nahi dizkie. Izan ere, horien lanari esker hondakinen kudeaketan aitzinapausuak ematen ari direla nabarmentzekoa da.