Dolores Redondoren Hezurren ondarea liburuaren promoziorako Baztango mapa argitaratu dute

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 27a

Halako mapa bat topatuko dute liburua katalunieraz irakurtzen dutenek. Utzitako argazkia

Baztango Udala eta Columna Edicions-Grup 62ren arteko lankidetza izan da, katalunierako ediziorako

Zaindari ikusezina liburuaren arrakasta eta gero, Dolores Redondoren Baztango trilogiaren bigarren liburua kalera atera berri da: Hezurren ondarea. Irakurmin handia sortu duen liburu hau apalategietarat iritsi da azaroaren 21ean, eta horrekin batera Kataluniako irakurleek Baztani buruzko gehigarri interesgarria izanen dute. Izan ere, Columna Edicions-Grup 62 argitaletxea eta Baztango Udalaren Turismo Zinegotzigoaren elkarlanari esker, FNACen katalanierazko liburua erosten duten irakurleek Baztango mapa turistikoa aurkituko dute gehigarri gisa. Eta liburuarekin ez ezik, mapa promozio kanpainan ere banatuko du argitaletxeak.

Dorrea Elkarteko Pello Iriarte diseinatzaileak Baztango Turismo Batzordeak aurten argitaratutako mapa turistikoa moldatu du El llegat dels ossos-en irakurleei bailararen barnako ibilbidea proposatuz. Elizondo, Infernuko Errota, Amaiur eta Irurita dira nabarmendutako guneak, idazlearen beraren gomendioa ere jasoz. Baztango mapa berezi honi esker Amaia Salazar inspektorearen pausuak jarraitu nahi dutenek are errazagoa izanen dute, zalantzarik gabe.

Aurkezpena Elizondon

Dolores Redondo idazleak liburu honen aurkezpena eginen du azaroaren 30ean, larunbat arratsaldeko 7etan Elizondoko Kasinoan. Liburuak sinatu ere eginen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun