Laxoa Elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako Paxaka txapelketaren bigarren jardunaldiko hiru partida jokatu dira asteburuan.
Lehen multzoan, Irurita Bk (Oskar Urrutia, Karlos Goikoetxea eta Jagoba Ramos) 9-4 irabazi zion Irurita Dri (Miguel Angel Iñarrea, Miguel Garate eta Cesar Iñarrea) eta Irurita Ek 9-5 irabazi zion (Xabier Barberena, Mattin Legarrea eta Joxe Mari Salaburu) Arraioz-i (Aritz Alunda, Mikel Mindegia eta Miguel Maritorena). Bigarren multzoan, Doneztebek (Josu Juanena, Unai Sapuppo eta Jokin Arraztoa) 9-6 irabazi zion Irurita Gri (Mikel Ballarena, Jexux Etxenike eta Xabier Bazterrika).
Hirugarren jardunaldia
Azaroaren 30ean, larunbat arratsaldeko 4etatik aitzinera jokatuko da txapelketako hirugarren jardunaldia:
Irurita A – Arraioz (4etan)
Irurita D – Irurita E (5etan)
Irurita F – Irurita G (6etan)
Elizondo – Doneztebe (7etan)
Irurita Bk atseden izanen du asteburu honetan.
Mila euroren zozketa
Bertzalde, iaz egin zuen bezala, Laxoa Elkarteak aurten ere Laxoaren aldeko zozketa antolatu du eta aurten ere sari bakarra zozketatuko da: 1.000 euro. Dagoeneko boletoak salgai daude euro batean eta zozketa abenduaren 21ean eginen da, hau da Paxaka txapelketako finala jokatu ondoren, arratsaldeko 8ak aldera.
Zenbaki bat eta ordezko bertze bat aterako dira. Saridunak 2014ko urtarrilaren 4ko 20:00ak arteko epea izanen du saria jasotzeko. Zenbaki sariduna agertuko ez balitz, ordezkoak 2014ko urtarrilaren 31ko 24:00ak arteko epea izango du saria jasotzeko. Zenbaki sariduna eta ordezkoa ttipi-ttapa aldizkariko web orrialdean argitaratuko dira.