Berdintasunaren aldeko prestakuntza saioak hasiko dira Baztanen

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 26a

Lehenbizikoa azaroaren 27an, asteazken arratsaldeko 1:00etatik 3:00etara eginen da Elizondoko Arizkunenean

Berdintasunaren alde egiteko herritarrendako prestakuntza saio irekiak egiten hasiko dira Elizondoko Arizkunenean, Baztango Udalaren Berdintasun Zerbitzuak antolatuta. Azaroaren 27an, asteazkenean 13:00etatik 15:00etara eginen da lehenbizikoa.

Ondotik, bertze hiru saio eginen dira: abenduaren 11n, 13:00etatik 15:00etara edo 18:00etatik 20:30era, abenduaren 16an ordutegi berean eta abenduaren 18an, 13:00etatik 15:00etara. Saioak doakoak dira eta akabailan diplomak emanen dituzte.

Berdintasunaren inguruko formakuntza beharrezkoa da ulertzeko zer den berdintasun plana, nola sartzen ahal diren berdintasun irizpideak udalak ematen dituen dirulaguntzetan edo zer tresna dauden berdintasun ikuspegia bermatzeko arlo ezberdinetan, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun