Hirurehun ikaslek parte hartu dute Lekarozen Enpresa Simulatuen IV. Azokan

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 27a

Enpresa simulatuen azokan parte hartu zuten Lekarozko institutuko ikasle eta irakasleak. Utzitako argazkia

Azaroaren 22an Nafarroako sei institutuetako 31 enpresa bildu ziren

Nafarroako Enpresa Simulatuen IV. azoka egin zen azaroaren 22an Lekarozko Institutuan, Elizondoko Lanbide Eskolak antolatuta. Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeen artean urtero egiten den ekimena da, enpresen arteko jarduera komertziala sustatzeko eta salerosketa egiteko helburuarekin. Lanbide Heziketako Goi eta Erdi Mailako zikloetako ikasleek parte hartzen dute eta ortziralean, Lekarozko ikasleekin batera, Lizarra, Tafalla eta Iruñeko Maria Ana Sanz, Donapea eta Cuatro Vientos institutuetakoak bildu ziren. 300 ikasle inguru eta 31 enpresa simulatu.

Enpresa simulatu hauetan, benetan salerosten ez den produktu edo zerbitzu baten eskaintza egiten dute ikasleek, eta ondotik enpresa baten jardueran sortzen diren hainbat egoeren kudeaketa administratiboa egiten dute, Elizondoko Lanbide Eskolatik adierazi dutenez, «gaur egun enpresa munduan erabili ohi diren teknologia eta programa informatiko berriztatzaileez baliaturik».

Elizondoko Lanbide Eskolan bi enpresa simulatu

Bi dira Elizondoko Lanbide Eskolan dituzten enpresa simulatuak. Alde batetik, Baztan Likoreak, SAS. 2000. urtean sortu zuten, Arizkungo Ordoki auzoan dagoen Licores Baztan, SA enpresa eredutzat hartuta. Enpresa honek likoreak saltzen ditu, baita urrekin egindako txokolatea ere Malkorra enpresaren laguntzarekin.

Bertze enpresa simulatua Baztaneko, SLS da. 2010ean sortu zuten eta bertako produktu ekologikoak saltzen ditu: gazta, gaztanbera, arrautzak, oilaskoak, txistorra, odolkiak, magra eta ukenduak.

Azokan ikasleek beren hornitzaile eta bezero diren enpresa simulatuetako ikasleekin egon eta negozioak egiteko aukera izan zuten. Horrez gain, beraien enpresak eta berrikuntzak ezagutzera emateko aurkezpenak egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun