Kirikoketa bestaren hamalaugarren edizioa ospatu zen azaroaren 2an Arizkunen, Jo ala Jo Kultur Taldeak antolatua. Gamioxarreko dolarean gerora sagardoa bihurtuko den sagarra jo zen, 1.600 kilo inguru, eta horren inguruan hainbat ospakizun egin ziren. Sagarrarentzat ez da urte ona izan aurtengoa, udaberri euritsua eta aukeran eguzki eskasko izan baita. Halere, Baztango sagastietatik 1.600 kilo eraman zituzten Gamioxarrera eta kirikoketa erritmora jo zituzten Jo ala Jo taldekoek. Jendetza handia bildu zen, Baztango sagardoen dastatzea ere egin baitzen, enologo baten, botaniko baten eta bi sagardogileren laguntzarekin. Nafarroako Dolarea Sagardo Elkarteko sagardoak ere izan ziren probatzeko, baita eskulangileen produktuak ikusteko eta erosteko aukera ere. Dena musika eta dantzekin ongi hornitua, eta herri bazkari dotorea akitzeko.